COVID 19 izurrite dela eta bazirudien hezkuntza sailatikan dana kontrolpean izan behar zutela. Tamalez ez da horrelakoa izan...Ikastolara eramateko garraioetan ez baitira segurtasun neurriak bermatzen, izan ere, iaz nire umea ikastolara eramaten zuen autobusak lau geldialdi egiten zituen aurten aitzitik geldialdi gutxiago egin beharrean ume gutxiago jun daitezen geldialdi gehiago egiten ditu eta horren ondorioz umeak metatzen dira euren segurtasuna eta horren ondorioz guztiona bermatu gabe.Ikastolatikan hezkuntza sailari autobus kopurua handitzea eskatu dio hala ere oindikan ikastolak ez du erantzunik jaso. Badirudi ikasturte hau antolatzeko egin duen bezala hezkuntza sailak egun batetik bertzera erabakiak hartuko dituela.
Nik ustet hiritarrok baita gurasook ere azalpenak merezi ditugula gure seme-alaben osasuna ez baituzue batere bermatzen. Egiten ari zareten kudeaketa txarrak gugan baita gure sele-alabengan eragina du.
Eskertuko nizueke lehenbailehen egoerari honi irtenbidea ematea.
esker anitz
Trending Articles
More Pages to Explore .....